XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IBILLIAN

Bigazti nauk, eta bizi-barnean zer nijoak.Ibilli natxebillek, bidea lagun.

Goizik-goiz urten zuat gaur, lo zoroa utziaz, biderako irritsa soiñean dudalarik.

Bidazti, beste asko bezela; bañan ni nere bidean.

Gaurko bidea ere ibilli bear zuat, eta orretarako, nere biziari eragiñik, emen aurkitzen nauk, zearka-zearka, biziaren bidean.

Bidea lagun...

Tapa-tapa, tapa-tapa, nere gorputzari batera ta bestera eragiñaz.

Nere aurrean, bizia esnatzen zaidak.

Guztia lo-zorro batek artua zegokan, eta nere anka-pausoak ikutu egin zetuk noski eta geldiro-geldiro, esna.

Ara emen, batere ezagutzen ez dudan mundu berri baten atarian.

Mundua, lengoa berbera dek, noski; bañan nere begiak ez zutek leengo begirapena, galdua zutek leengo ikusmen errexa, pikardi gabeko begiratze ura.

Eta orain aurrez-aurre jo zuat munduaz.

Bidean nijoalarik, gauzak esnatu egin zaizkidak; eta bat-batean beren zipriztiña nere begietan sentitu zuat.

Nere biotzak ere griña ezagutu dik.

Leen ere, emen, barne ontan, nigaz natxeramatzen griña oiek; barne-bizitza sakonean bildurik zeundekan.

Bañan orain arte lo zoroan zeudelarik, esna berriak dituk, noski.

Trankatuta zegon atea bultza ta zapaldurik, emen ikus zituat zurrunbillo bizian, alkarren gaiñean naasturik.

Zipriztiñak ikutu nendun ezkero, beste begiak zituat, beste biotz bat.

Bidazti nauk, eta bizi-barnean zear nijoak.

Ibilli natxebillek, bidea lagun dudalarik.

Bañan nolabait ere bidea galdu zuat; ertenda natxebillek, munduko gauzen dizdi izututa natxeukatelarik.

Bidetik erten, bidea galdu... bañan biderik bai ote da gero...?

Zartatuak, lertu ta egatuak izan dirala esaten zidak bizitzak.Nere umetako bidea bukatu zuat nunbait.

Gabetik goizera, gizonen mundura bultzatua izan nauk.

Ume bortitz bat bezela arkitzen naizelarik.

Arrezkero beste begiak zituat, beste biotz bat.

Nere bizi-barnearen pausoaz, mundua esnatu zaidak, eta aurrez-aurre biziarekin jo zuat.

Mundu berrian izuturik, ez eidak galde geroko bideatzaz; biderik etzegok, bidea ibilliaz egin oi dek.

bidazti,
etzegok biderik.
ire pausoen señalea,
bidea
ta besterik ez
.

ezkerra - seigarrengoa -